martes, 5 de mayo de 2009

Kaskagorrik egun osoko jaialdiarekin ospatuko du haren 20. urteurrena

Prentsaurrekoa
Oharra:

Atzera kontua hasi da! Maiatzaren 9a hor bertan dago eta hemen bildu garen eragileak bat egiten dugu maiatza bederatziko jaialdiarekin. Herri mugimenduko talde desberdinak gara, baina guztiok Bilbo gris hau kulturaz eta kolorez busti nahi dugu. Kultura herrikoia berreskuratu,sortu, kaleratu eta guztiok bat eginez,Bilbo berria sortuko dugu. Bada garaia bat egiteko,instituzioetatik bultzatzen duten kontsumismo eta kulturaren merkantilizazioa albo batera utziz,gure eredu parte hartzaile,sortzaile eta herritara kaleetan murgildu nahi dugu. Horregaitik maiatzaren 9 ko jaialdia sortuko dugun marearen tanta bat besterik ez du izan nahi. Bilboko alde zaharra mozorrotuko dugu, musika eta dantza erabiliko dugu gure arteko komunikazioan, umeak,gazteak,gazteak uztearen bidean daudenak, emakumeak, atzerritarrak, guztiok, gure lekua izango dugu , euskal dantzak zein sabel dantza, flamenkoa zein hip-hopa dantzatzeko, abestu ahal izango dugu, bakarlari batekin zein talde handiekin,rokodromoan gailurra ikutuko dugu, eta talde handiak eginez herri kiroletan parte hartu. Eta, monologoarekin hasi gintezke barrezka, baina nork daki non jarraituko ditugun barreak eta jaia.

Tantaz tantaz kaleak berreskuratzen hasiko gara, kolpez kolpez kultura herrikoia bultzatzen jarraituko dugu eta beraz, Bilboko talde, eragile zein herritar orori maiatza 9 an parte hartzera eta egun horretako filosofiarekin bat egitera gonbidatzen dugu.

Egun berezia prestatu dugu, gune desberdinekin,ekintza anitzekin,eta asterix eta obelix gidariak izanda guzti hau topa dezakegu:

  • Kale kulturan: grafitiak,hip-hoperoak, baikerrak,?
  • Herrien kulturan: dantza ikuskizunak, tailerrak,munduko jolasak,?.
  • Gazte sorkuntzan: komiki taileera,bideo tailerra,biolontzelo garaikidea,?
  • Kirol gunean: rokodromoa,herri kirolak, pinpona,futbolin erraldoia...
  • Musika gunean: umeentzako erromeria, intxableak,jokuak, herri bazkaria, kontzertuak
  • Azokan: autogestioa bultzatuz taldeetako materiala salgai.
  • Kale animazioa: gaiteroak, erraldoiak,?. Akelarrea, Dj

Hau hasiera besterik ez da, etorri! parte hartu!eta ondo pasa!

IRAGANA HARTU, ORAINA BORROKATU ETA ETORKIZUNA ERAIKI!

Atxikitutako gazte eta kultur eragileak.

  • Deustuko gazte asanblada
  • Matxingorri gazte konpartsa
  • PARE, deustuko nesaka gazteen taldea
  • Zirikatzen aldizkaria
  • ERNAI, santutxuko gazte kultur elkartea
  • Santutxuko gazte asanblada
  • IDUNA, santutxuko neska gazteen taldea
  • Bilbiko gazte asanblada
  • Txepetx astialdi taldea
  • Kabia kultur elkargunea
  • Saniko gazte asanblada
  • Uribarriko gazte asanblada
  • Iralako gazte asanblada
  • Txinbotarrak konpartsa
  • Aladapan gora
  • Ikasle Abertzaleak
  • Bilboko okupazio mugimendua (BOM)
  • SEGI
  • Auzotarrok, auzoetako kultur
  • koordinakundea
  • MusikHerria herri disketxea

No hay comentarios: