martes, 5 de mayo de 2009

BOMek "sistema apurtuz Bilbo berpiztu" kanpaina abiatu du


Bilboko Okupazio Mugimenduak hurrengo hilabeteetan dinamika berri bat zabaltzen hasiko da indarrak batzeko bilbo alternatibo bat eraikitzeko eta egunero aurkitzen ditugun inposaketak apurtzeko.

Gaur egungo sistemak hainbat arlotan zapaltzen saiatzen gaitu eta bilbon adibide nabarmenak ditugu.

  • Udalaren politika, demokratiko hitzaz definitzen dena, herritarron partehartzea ukatzen du eta orain inoiz baino gehiago gaztetxeak akatzeko saiakerak egiten ari da.
  • Proiektu txikitzaileak inposatzen ari dira euren poltsikoak bete ditzaten. Bilbon adibide asko ditugu: AHT, bilbora sartuko den autopista berria olabeagatik, Super Sur, Zorrozaurre-Manhattan, Saniko kanala, Pagasarriko errepidea...
  • Etxebizitza eskubidea deuseztatzen jarraitzen dute eta bilbon 14.000 etxe huts baino gehiago daude!
  • Gure kaleak kamaraz josten ari dira, polizia leku guztietan aurkitzen dugu, isunak, epaiketak,...

Hau dela eta, argi daukaguna da, arazo hauek ikusita aurre egitera bultzatzen gaituela. Horregatik saiatuko gara beraiek nahi ez duten Bilbo bat berpizten. Adibidez ekainak 5-6 Bilbon gaztetxe martxa bat antolatuko dugu non ekimen ugari egongo dira ikusten ditugun arazo hauek bornean sartuz.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

No hay comentarios: