
viernes, 24 de abril de 2009
Bilboko 7 Katu gaztetxea okupatu dute

Kronika:
Alde Zaharretik zehar kalejira burutu ostean hamarnaka gazte hurbildu dira Solokoetxeko eskaileretara gaztetxea berreskuratzeko asmoz. Berehala ertzaintza bertaratu da eta ingurua hartu dute baina dagoeneko zonaldetk alde egin du. Hainbat gazte gaztetxearen barnealdean daude eta auzotar ugari babesa ematera agertu dira gaztetxe ingurura.


miércoles, 22 de abril de 2009
7Katu Gaztetxearen oharra:
Okupazioa, erakundeetatik eskeintzen ez zaizkigun alternatibak eraikitzeko tresna bezala defendatzen dugu.
7katu Gaztetxea, gizarte-eredu honen aurkako borroka esparru bezala ulertzen dugu eta honenbestez, defendatu ere.
Ez dugu auzoak-auzoarentzat eginikoa den proiektu honen aurkako edozein eraso mota onartuko. Guztiz beharrezko sentitzen baitugu 7katu Gaztetxeak Bilbon zein auzoan burutzen duen lana.
Honenbestez, ametsak egi bihurtzerik badela erakutsiko dugu.Geurea dena indarrez ere ezin izango digutelako sekula kendu, denon artean ilusioak batuz auzoari berea zena itzuliko diogu eta Azkunaren eta bere txakurren ametsgaizto bilakatuko gara!
LAISTER ARTE 7KATU!
Hauek dira aurreko hiru puntuetara atxikitu diren eragileak
Altzaporru konpartsa
txinbotarrak konpartsa
kaskagorri konpartsa
komantxe konpartsa
IPES
LAB (Bilbo)
IA
EHBE
Bilboko AHT-ren aurkako asamblada
Ezker Abertzalea
Komite internazionalistak
Askapena
Kamaradak
Bihotzean auzo elkartea
Gatazka gunea
BOM, Sare antifaxista
PAT
Emakume Asamblada
Eztabaida gunea
gaztesarea
martes, 14 de abril de 2009
La Kelo gaztetxearen X urteurrena
viernes 17 barikua19:00etan txupinazoa, aurreskua, txalaparta saioa eta ardo iturria
22:30etan su artifizialak eta Aikedarle persuio taldea
sábado 18 zapatua
14:30etan herri indabada. Izena eman aldez aurretik La Kelon bertan edo mailez.
17:30etan dantza-alardea
18:00etan kalejira Orkrestarekin La Kelo gaztetxetik
20:30etan kontzertua Los 4 Elementos eta 121ekin.
lunes 20 ilena
20:00etan “Itsasoaren alaba” dokumentala eta hitzaldia.
DOKUMENTALAREN SINOPSIA
Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka. Ipar Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da eta urte bi bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela” hil zuen: bere aita.Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiaz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz
http://www.itsasoarenalaba.org/
martes 21 martitzena
19:30 charla con Kakitzat: “20 años de insumisión”
miércoles 22 eguaztena
19:30 charla con la Plataforma Coke Ez.
jueves 23 eguena
19:30 charla con Berri-Otxoak sobre ayudas sociales
viernes 24 barikua
20:30etan Klownstrofobia antzezlana
22:00 Hibai Deiedra and The Celts eta ExSuicida Condenado a la Vida
sábado 25 zapatua
12:00etan txokolatada
13:00 txotxongiloak El Tendereterekin
14:30etan bertso-bazkaria Jon Martin eta Ander Lizarralderekin. Izena eman aldez aurretik La Kelon bertan edo mailez.
18:30etan igel txapelketa eta herri kirolak
20:30etan kontzertuak Reo eta R.I.P.tus taldeekin
Txorimalo Gaztetxearen hirugarren urteurrena abian da
Apirilean Algortako Txorimalo Gaztetxeak 3 urte betetzen ditu. Oztopo guztien gainetik, Algortako gazteen ametsak aurrera
darraiela adierazi dute eta urtebetetzeaospatzeko egitarau berezia prestatu du Algortako Gazte Asanbladak.
Algortako Gazte Asanbladaren oharra:
Hiru urte hauetan zehar, ekimen zein borroka ezberdinak burutu izan ditu gaztetxeak; aisialdirako tailerrak, eskaintza kulturala, zein gazteen eskubideen aldarrikapenak gailendu dira. Horrela, herrian esparru ezberdinetan lan eginez, gaztetxearen beharra egunez egun agerian geratu izan da.
Oztopoak eta trabak ere gainditu behar izan dira ibilbidean zehar, kamara izkutuak, lapurretak, jazarpen poliziala...
Hala ere, Gaztetxeak gogotsu ekiten dio bideari, zirikatzen eta errealitatea egunero eraldatzen.
Guzti hau ospatzeko Apirilaren 14 tik 18ra zer ikusi eta zer egina eukiko da Algortan. Beraz anima zaitezte, hurbildu eta gozatu!
HERRI BAT GAZTETXE BAT!!!
Egitaraua

Apirilak 14, martitzena
- 19:00tan Hasiera ekitaldia:aurreskua, bertsolariak, luntxa, bideoak
Apirilak 15, eguaztena
- 17:00tan Agroolinpiadak (ekarri aldatzeko arropa)
- 20:00tan monologista: Jon Plazaola
Apirilak 16, eguena Herriaren eguna, Txiki Otaegi plazan
- 11:00 umeentzako puzgarriak, jokoak
- 18:00 Koblakari zirko erakustaldia (Ukelele jauna)
- 21:00 laburmetrai gaua
Apirilak 17, barikua
- 19:00 Herri Okupazioa
- 21:00 Antzerkia (gaztetxean)
- 22:00 Folk jaialdia
Apirilak 18, zapatua Txorimalo eguna
- 11:00-13:00 3.tortilla txapelketa
- 13:30 Artzai txakur erakusketa
- 15:00 Herri bazkaria
- 19:00 Kontzertuak Etsi gabe+ Bilbomatiks+ Neguri Gorriak
Ta gaupasa DJ BULL ek alaiturik
Izan ginenaren oroimenean, oraina biziz, gure etorkizuna defendatuko dugu!!!
miércoles, 8 de abril de 2009
3º ANIVERSARIO DE IZARBELTZ
El 2 de mayo con motivo de su tercer aniversario, durante todo el dia habrá actividades en el ateneo libertario izar beltz.
a las 12h masa critica,traed bicis,patines...y recuperemos las calles!
a las 14h comedor vegano
despues cantautores (ex-suicida condenado a la vida y mandril) y teatro (teatro del miedo) y a las 21h concierto con eskroto de rata,euri ttanttak y huellas de barro
En los conciertos se sorteara un lote de libros y camiseta y hay boletos de apoyo a Izar Beltz para apoyar su autogestión que se pueden conseguir en el ateneo o en Gatazca(k/Ronda 12 zkia)
lunes, 6 de abril de 2009
Iruñerriko Gazte Egunean gertatutakoaren kronika
Gure aurkako errepresioa lantzen dutenek berriz, ez zuten onartu kalean gure kabuz ibiltzearen aukera eta goizean goiztik jendea identifikatzeari ekin zioten.
10 pertsona inguru izan ziren identifikatuak egun osoan zehar. Udaltzaingoek Nazionalekin izan zuten kolaborazioa salatzekoa iruditzen zaigu ere, gauza berria ez dela badakigun arren. Elektrotxarangaz eta jokoez girotua genuen Gaztelu Plaza, okupazio polizial bortitzaz hustu zuten, kolpez eta bultzadaz jendea bertatik kanporatuz.
Plaza hustu eta gero, Udal Plazatik pasatzen ari ziren hiru gazte, Udaletxe barnean sartuarazi zituzten, bertan errejistratzeko eta identifikatzeko. Beste birekin, berdina egin zuten, azkeneko hauek Gazte Egunean ere egon ez zirelarik. Udal Plazatik pasa ziren eta Udaltzainek identifikatu zituzten, horietako bat, udaltzain bati botila bat botatzeaz akusatzen zutelarik. Igande goiza arte atxilotuta izan zuten, azkenik, autoritateari falta bat egotziz askatu zutelarik. Joan den astean, gazte hau epaitua izan zen eta epaiketak, agerian utzi zuen Udaltzainen testigaintzek ez zutela inongo pisu fidagarririk. Azkenik, kargurik gabe atera da gaztea.
Gazte Eguna pasata ere, Udaltzainen jarraipen eta mehatxuak jasan behar izan ditu, gazteontzako egun hau aurrera ateratzeko lanean ibilitako gazte batek. ?Zer uste duzue, Gazte Eguna dohainik aterako zaizuela edo?? zioten udaltzainen mehatxuek. Kalea girotzea, bazkari herrikoi bat burutzea, jolasak antolatzea edo elektrotxarangaren soinuak eskeintzeagatik gogor ordaindu beharko dugula esan nahi dute?
Eta Diario de Navarrakoei; Nahiz eta zuen joko ustel zikina jarraituko ez dugun, jakin dezazue, omendu genituen gazteak, gure auzo eta herrietan lanean ibilitakoak izateagatik omendu genituela. Ez dugu uste inolaz ere delitua denik.
Jakin dezatela gure lanarekin jarraituko dugula, ezer txarrik egin ez dugula argi dugu eta holako mehatxu faxistek ez gaituzte beldurtzen. Aurtengo Gazte Eguna mila aldiz errepikatzeko prest gaude!
Iruñerriko Gazteria aurrera!
Iruñerriko gazte asanbladak