Ez dira garai errazak bizi ditugunak; kalea ukatua zaigu behin eta berriz, ekimen herrikoiak debekatuak dira bata bestearen atzetik, zer esanik ez, gazteriak antolatuta direnetan. Baina gure kontrako eraso hauek gaindituz, aurtengo Gazte Egunean kalea berreskuratzeko apostua egin genuen, baita lortu ere! Egun osoa eman genuen kaleak girotuz.
Gure aurkako errepresioa lantzen dutenek berriz, ez zuten onartu kalean gure kabuz ibiltzearen aukera eta goizean goiztik jendea identifikatzeari ekin zioten.
10 pertsona inguru izan ziren identifikatuak egun osoan zehar. Udaltzaingoek Nazionalekin izan zuten kolaborazioa salatzekoa iruditzen zaigu ere, gauza berria ez dela badakigun arren. Elektrotxarangaz eta jokoez girotua genuen Gaztelu Plaza, okupazio polizial bortitzaz hustu zuten, kolpez eta bultzadaz jendea bertatik kanporatuz.
Plaza hustu eta gero, Udal Plazatik pasatzen ari ziren hiru gazte, Udaletxe barnean sartuarazi zituzten, bertan errejistratzeko eta identifikatzeko. Beste birekin, berdina egin zuten, azkeneko hauek Gazte Egunean ere egon ez zirelarik. Udal Plazatik pasa ziren eta Udaltzainek identifikatu zituzten, horietako bat, udaltzain bati botila bat botatzeaz akusatzen zutelarik. Igande goiza arte atxilotuta izan zuten, azkenik, autoritateari falta bat egotziz askatu zutelarik. Joan den astean, gazte hau epaitua izan zen eta epaiketak, agerian utzi zuen Udaltzainen testigaintzek ez zutela inongo pisu fidagarririk. Azkenik, kargurik gabe atera da gaztea.
Gazte Eguna pasata ere, Udaltzainen jarraipen eta mehatxuak jasan behar izan ditu, gazteontzako egun hau aurrera ateratzeko lanean ibilitako gazte batek. ?Zer uste duzue, Gazte Eguna dohainik aterako zaizuela edo?? zioten udaltzainen mehatxuek. Kalea girotzea, bazkari herrikoi bat burutzea, jolasak antolatzea edo elektrotxarangaren soinuak eskeintzeagatik gogor ordaindu beharko dugula esan nahi dute?
Eta Diario de Navarrakoei; Nahiz eta zuen joko ustel zikina jarraituko ez dugun, jakin dezazue, omendu genituen gazteak, gure auzo eta herrietan lanean ibilitakoak izateagatik omendu genituela. Ez dugu uste inolaz ere delitua denik.
Jakin dezatela gure lanarekin jarraituko dugula, ezer txarrik egin ez dugula argi dugu eta holako mehatxu faxistek ez gaituzte beldurtzen. Aurtengo Gazte Eguna mila aldiz errepikatzeko prest gaude!
Iruñerriko Gazteria aurrera!
Iruñerriko gazte asanbladak
lunes, 6 de abril de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario