miércoles, 22 de abril de 2009

7Katu Gaztetxearen oharra:

Gaztetxea itxi zutenetik 42 egun betetzen diren honetan, gaztetxeko kideok ondorengoa helarazi nahi diegu Alde Zaharreko auzokideoi:
Okupazioa, erakundeetatik eskeintzen ez zaizkigun alternatibak eraikitzeko tresna bezala defendatzen dugu.
7katu Gaztetxea, gizarte-eredu honen aurkako borroka esparru bezala ulertzen dugu eta honenbestez, defendatu ere.
Ez dugu auzoak-auzoarentzat eginikoa den proiektu honen aurkako edozein eraso mota onartuko. Guztiz beharrezko sentitzen baitugu 7katu Gaztetxeak Bilbon zein auzoan burutzen duen lana.
Honenbestez, ametsak egi bihurtzerik badela erakutsiko dugu.Geurea dena indarrez ere ezin izango digutelako sekula kendu, denon artean ilusioak batuz auzoari berea zena itzuliko diogu eta Azkunaren eta bere txakurren ametsgaizto bilakatuko gara!
LAISTER ARTE 7KATU!

Hauek dira aurreko hiru puntuetara atxikitu diren eragileak
Altzaporru konpartsa
txinbotarrak konpartsa
kaskagorri konpartsa
komantxe konpartsa
IPES
LAB (Bilbo)
IA
EHBE
Bilboko AHT-ren aurkako asamblada
Ezker Abertzalea
Komite internazionalistak
Askapena
Kamaradak
Bihotzean auzo elkartea
Gatazka gunea
BOM, Sare antifaxista
PAT
Emakume Asamblada
Eztabaida gunea
gaztesarea

No hay comentarios: