martes, 14 de abril de 2009

Txorimalo Gaztetxearen hirugarren urteurrena abian da

Apirilean Algortako Txorimalo Gaztetxeak 3 urte betetzen ditu. Oztopo guztien gainetik, Algortako gazteen ametsak aurrera darraiela adierazi dute eta urtebetetzeaospatzeko egitarau berezia prestatu du Algortako Gazte Asanbladak.


Algortako Gazte Asanbladaren oharra:

Hiru urte hauetan zehar, ekimen zein borroka ezberdinak burutu izan ditu gaztetxeak; aisialdirako tailerrak, eskaintza kulturala, zein gazteen eskubideen aldarrikapenak gailendu dira. Horrela, herrian esparru ezberdinetan lan eginez, gaztetxearen beharra egunez egun agerian geratu izan da.

Oztopoak eta trabak ere gainditu behar izan dira ibilbidean zehar, kamara izkutuak, lapurretak, jazarpen poliziala...

Hala ere, Gaztetxeak gogotsu ekiten dio bideari, zirikatzen eta errealitatea egunero eraldatzen.

Guzti hau ospatzeko Apirilaren 14 tik 18ra zer ikusi eta zer egina eukiko da Algortan. Beraz anima zaitezte, hurbildu eta gozatu!

HERRI BAT GAZTETXE BAT!!!

Egitaraua


Apirilak 14, martitzena

  • 19:00tan Hasiera ekitaldia:aurreskua, bertsolariak, luntxa, bideoak

Apirilak 15, eguaztena

  • 17:00tan Agroolinpiadak (ekarri aldatzeko arropa)
  • 20:00tan monologista: Jon Plazaola

Apirilak 16, eguena Herriaren eguna, Txiki Otaegi plazan

  • 11:00 umeentzako puzgarriak, jokoak
  • 18:00 Koblakari zirko erakustaldia (Ukelele jauna)
  • 21:00 laburmetrai gaua

Apirilak 17, barikua

  • 19:00 Herri Okupazioa
  • 21:00 Antzerkia (gaztetxean)
  • 22:00 Folk jaialdia

Apirilak 18, zapatua Txorimalo eguna

  • 11:00-13:00 3.tortilla txapelketa
  • 13:30 Artzai txakur erakusketa
  • 15:00 Herri bazkaria
  • 19:00 Kontzertuak Etsi gabe+ Bilbomatiks+ Neguri Gorriak

Ta gaupasa DJ BULL ek alaiturik

Izan ginenaren oroimenean, oraina biziz, gure etorkizuna defendatuko dugu!!!

No hay comentarios: