viernes, 24 de abril de 2009

Bilboko 7 Katu gaztetxea okupatu dute


Bosgarren aldiz okupatu dute Bilboko alde Zaharreko 7 Katu Gaztetxea. Ertzaintzak alde zaharreko Ronda kalea hartua euki du, baina momentu honetan alde egin dutela dirudi. Hainbat herritar bertaratu dira gaztetxeari eta bertan dauden gazteei babesa eskaintzera.

Kronika:
Alde Zaharretik zehar kalejira burutu ostean hamarnaka gazte hurbildu dira Solokoetxeko eskaileretara gaztetxea berreskuratzeko asmoz. Berehala ertzaintza bertaratu da eta ingurua hartu dute baina dagoeneko zonaldetk alde egin du. Hainbat gazte gaztetxearen barnealdean daude eta auzotar ugari babesa ematera agertu dira gaztetxe ingurura.

No hay comentarios: