miércoles, 11 de marzo de 2009

martes, 10 de marzo de 2009

eHgk-k gaztetxeek betetzen duten funtzioa goraipatu du

Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluaren oharra:

Bilboko 7Katu Gaztetxearen hustearen aurrean, iritzia plazaratu nahi du Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak.

Lehenik eta behin, gaztetxe eta espazio autogestionatuek betetzen duten funtzioa goraipatu nahi dugu. Gazteok, gure kabuz, gure beharren arabera eraikitako espazioen beharra dugu. Helduen boteretik gure beharrak zeintzuk diren, zer egin behar dugun eta zer egin behar ez dugun etengabean inposatzearekin gogaiturik gaude. Eta zentzu honetan, gazteok gure kabuz espazio propioak eta alternatibak eraikitzen aritzea txalogarri irizten dugu.

Bestalde, salatu nahi dugu, gazteon beharrei erantzuteko komunikazio eta parte hartze bideak zabaldu beharrean, gazteon premien neurrira diseinatu politikak bultzatu beharrean, bestelako eginkizunetan dihardutela sarri udal instituzioek. Tristea deritzogu, gazteon beharrei Ertzaintzaren hamaikagarren desalojoaz erantzutea.

Alta, zorionez, Euskal Herriko hainbat herritan bestelako eredurik ezagutu dugu ere; udaletxe eta gazteen arteko elkarlanean, elkarrizketan, parte hartzean eta errespetuan oinarrituak. Eta bide horretan, deia luzatu nahi diegu udal instituzioei, gazteen autogestioa eta parte hartzea errespetatu eta sustatu dezaten. Oro har, gazteen hitza entzun dezaten eta gazteen arazoei konponbideak ematea helburu izango duten gazte-politikak garatu ditzaten.

Azkenik, gure babesa adierazi nahi diegu Bilboko 7Katu Gaztetxeko gazteei, baita gure animoak eman, orain artean bezala gazteoi zabalduriko espazioak eraikiz

Bilboko 7Katu Gaztetxea desalojatzen ari dira

Gaur goizean ertzaintzak Bilboko 7Katu Gaztetxea laugarren aldiz desalojatu du. Goizean zehar gazteak gerturatzen joan dira eta jada hainbat kalejira burutu dituzte Alde Zaharrean zehar. Arratsaldean kalejira antolatu dute 19.00tan plaza berritik abiatuta.

Atzo iluntzean Alde Zaharreko Gazte Asanbladakoak ohartu ziren gaztetxe inguruan leiho tintadun furgoneta sospetxoso bat ikusi zuten. Hori dela eta gaztetxeko hainbat kidek gaua gaztetxean igarotzea erabaki zuten.

Gaur goizean gaztetxean lo egin dutenek alde egin dutenean ordea, gaztetxea hutsik geratu dela baliatuta 9.45ak aldera ertzaintza etorri eta gaztetxea desalojatzeari ekin dio.

Handik gutxira hainbat gazte gertutratzen joan dira. Ertzaintzak ez du uzten gaztetxera hurbiltzea baina pixkanaka gazteak pilatuz joan dira inguruetan. Desalojoaren aurka ohikatzen hasi direnean ertzaintzak modu bortitzean 4 gazte identifikatu ditu eta gazte bat kolpatu du.

Goizean zehar gazteek hainbat kalejira burutu dituzte Alde Zaharrean zehar, margoketak eginez eta kartelak jarriz batera. Gazte Asanbladakoek gaur 19.00tan plaza berritik abiatuko den manifestaldian parte hartzeko deia luzatu dute.

7Katu Gaztetxeak bi urte bete zituen urte bukaeran, eta haren ibilbidean hamaika jarduera, 3 desalojo, 4 okupazio eta auzoa bizirik mantentzeko hautu sendoa erakutsi du.

domingo, 1 de marzo de 2009

MUNIPAS

Una vez mas la policia municipal nos toca los cojones.
Este sabado 28 de feberero cinco patrullas de la policia municipal se acercaron al gaztetxe, donde identificaron a un joven.
La desagradable visita de estos perros fue debida a que en el interior del gaztetxe se estaba celebrando un concierto, en el cual no se molestaba a nadie y a las 00:30 finalizo. Fue entonces cuando los siervos de Azkuna adentraron en el local.

jueves, 26 de febrero de 2009

KONTZERTUA

KONTZERTUA OLABEAGAKO GAZTETXEAN
OTSAILAK 28, 21:00etan

-ABRA KE AMPUTAR
-KOSETXA PROPIA
-PUNTO DE MIRA
-6 METROS BAJO TIERRA

SARRERA:3€

sábado, 7 de febrero de 2009

Bilboko Okupazio Mugimenduaren oharra:

Zein da hemen delinkuentea?
Erriberako etxe okupatuaren kasuan, eta hurrengoetarako balio dezan, gu ez gara delinkuenteak, ez dugu sententziarik behar arrazoia daukagula jakiteko.
Egin genuena egiteagatik ez gara delinkuenteak, beraz, erribera bezalako eraikin huts bat okupatzeak ez du zigorrik merezi.
Are gutxiago ordainarazi egin nahi zigutena: 2400?ko isuna pertsona bakoitzari, guztira 48000?ko isuna. 2007aren abenduan BOMen izenean okupazio erreibindikatiboa aurrera eraman zuten hogei pertsona, duintasunez bizitzeko espazio bat okupatzera behartuak izan zirenak.
Gazteriaren gehiengoak bere bizitza aurrera eramateko ezintasunak izateak errealitate ukaezina da; espekulazioa erabiltzen dutenen kriston dirutza bezalakoa. Aipatzekoak dira administrazioak eskeintzen dizkiguten sasi-laguntzak: 50 urteetarako hipotekak, Etxebide-ren eskubideen zozketak, diru publikoa poltsiko pribatuetara bideratzen duten politikak, eta abar ...
Inoiz egin behar ez zen epaiketa baten absolbituak atera gara, baina espekulatzaileak eta beraien morroiak akusatuen bankilloan ez dira eseri. Hori da kezkatzen gaituena. BOM gara eta okupazioak aurrera eramatera edo defendatzera gizartea deitzen dugunean gure mezua helaraztea baita ulertzea ere nahi dugu. Beraz, kriminalizatu ez gaitzaten eta ez dezatela esan okupak oporretan joaten zarenean zure etxebizitza okupatzen duten piojosoak garenik.
Duintasunez bizi ahal izateko eta gure eskubideak bereganatzeko okupatzeko beharrean ikusten gara, eta gauza bera egitera animatzen dugu arazo bera duten pertsonei
Okupak gara eta BOMeko parte gara ez beste gehiagorik egiteko ez dugulako baizik ete orainaldiko zati eta etorkizunaren jabe izan nahi garelako. Duintasunez bizi ahal izateko eta gure eskubideak bereganatzeko okupatzeko beharrean ikusten gara, eta gauza bera egitera animatzen dugu arazo bera duten pertsonei. Eskubideak ez direlako eskean ibili behar baizik eta eskuratu behar direla.
Lanean jarraitzen duguBestaldetik okupazio bulegotik positibotzat ematen dugu sententzia, irailaren erdian egin genuen agerraldi publikoan esan genuena berriro esaten duelako. Hau da, okupazioa ez dela delitua.
Sententzia honek ideia hori mantentzen duen korronte doktrinaleko zerrenda zabala eta egonkorrera gehitzen da, Kodigo Penalaren 245.2 artikuluan (etxebizitza usurpazioa zigortzen duena) babesten den ondasun juridikoa, jabearen partetik etxearen posesio efektiboa delako.
Erriberako eraikinaren kasuan gertatzen ez zena hain zuzen ere, bere jabeek abandonatuta eduki dutelako azken hamabost urteetan. Horregatik sententziak esaten duena tipo penalak exigitzen duen egoeratik aparte geratzen da akusatuen kondukta, eta hori etxearen hustazuna egon delako. Hau da gauza bat okupazio desegokia dela eta beste gauza bat okupazio deliktiboa dela.
Guzti honengatik, bai etxebizitzaren arazoa konpontzeko baita espekulazioak bahitutako espazioak berreskuratzeko ere okupazioan elternatiba bat ikusten dutenei, ostiralero 18:00etatik 21:00etara zabaltzen dugun okupazio bulegotik (Ekoetxean , pelota kelea 5,) pasatzera animatzen ditugu.

jueves, 5 de febrero de 2009

MUNIPAS FASCISTAS!!!!

De nuevo una brigada movil de los perros de azkuna a atentado contra el gaztetxe.
Alrededor de las cinco de la tarde estos personajillos se han dedicado a robar la priba del gaztetxe para el concierto del sabado.
No les es suficiente con tocarnos los cojones identificando a la gente, cortandonos la luz, etc. ademas ahora se dedican a robar.
Que tengan claro que esto no va a quedar asi.

OLABEAGAKO GAZTETXEA AURRERA!!!!