martes, 10 de marzo de 2009

Bilboko 7Katu Gaztetxea desalojatzen ari dira

Gaur goizean ertzaintzak Bilboko 7Katu Gaztetxea laugarren aldiz desalojatu du. Goizean zehar gazteak gerturatzen joan dira eta jada hainbat kalejira burutu dituzte Alde Zaharrean zehar. Arratsaldean kalejira antolatu dute 19.00tan plaza berritik abiatuta.

Atzo iluntzean Alde Zaharreko Gazte Asanbladakoak ohartu ziren gaztetxe inguruan leiho tintadun furgoneta sospetxoso bat ikusi zuten. Hori dela eta gaztetxeko hainbat kidek gaua gaztetxean igarotzea erabaki zuten.

Gaur goizean gaztetxean lo egin dutenek alde egin dutenean ordea, gaztetxea hutsik geratu dela baliatuta 9.45ak aldera ertzaintza etorri eta gaztetxea desalojatzeari ekin dio.

Handik gutxira hainbat gazte gertutratzen joan dira. Ertzaintzak ez du uzten gaztetxera hurbiltzea baina pixkanaka gazteak pilatuz joan dira inguruetan. Desalojoaren aurka ohikatzen hasi direnean ertzaintzak modu bortitzean 4 gazte identifikatu ditu eta gazte bat kolpatu du.

Goizean zehar gazteek hainbat kalejira burutu dituzte Alde Zaharrean zehar, margoketak eginez eta kartelak jarriz batera. Gazte Asanbladakoek gaur 19.00tan plaza berritik abiatuko den manifestaldian parte hartzeko deia luzatu dute.

7Katu Gaztetxeak bi urte bete zituen urte bukaeran, eta haren ibilbidean hamaika jarduera, 3 desalojo, 4 okupazio eta auzoa bizirik mantentzeko hautu sendoa erakutsi du.

No hay comentarios: