martes, 21 de julio de 2009

Bakioko gazteek Torrea gaztetxea inaguratu dute

Bakioko gazteen manifestua:
BAKION GAZTETXE BERRIA IREKI DUGU!!!!
Uztailak 18 egun historikoa bihurtu dugu. Turismoari begira erreferentea izan den hotela gaztetxe bihurtu dugu. Bi urte daramatza abandonatua eta gazteok, biziberritu eta martxan jarri dugu, gure beharrizanak betetzeko eta herritar guztioi zabalik egongo den gune askea bihurtzeko.
Etxebizitza politika basati honen gainetik, merkatuaren legeetatik at egongo den eraikina bihurtu dugu. Momentu honetan zortzi gazte bizi dira bertan, sistema kapitalista honetatik kanpo, elkarbizitza legeetan oinarrituta. Asmoa, aurrera egiteko zailtasunak dituzten gazteei ateak ireki eta ohe bat ematea da. Dugun ohe kopurua kontutan izanda.
Bi urte daramatzagu gaztetxea aldarrikatzen. Udalak gazteontzako lokal bat martxan jarriko zuela adierazi ziguten, baina lau urte pasa dira eta eraikitako lokalak bertan jarraitzen du kamaraz josia eta ixita, hilda, zahartzen?. Udal gobernueari argi adierazi genion proiektu hau autojestioan oinarritua egon behar zela Bakioko gazteen gehiengoak horrela exijitu genuelako. Galdeketa bat antolatu genuen gazteon artean, eta gehiengo osoak gazte lokal autojestionatu eta aske baten alde egin genuen, udalak entzungor egin zuen. Hau ikusita herri osoa inplikatzeko sozializazio kanpaina bat aurrera eraman eta sinadura bilketa burutu genuen Gaztetxearen aldeko 500 sinadura bilduz. Udal gobernuak beraien proiektua inposatu digu, gurekin elkarrizketarako bidea ixiz eta gure eskaerei entzungor eginez.
Honen aurrean Bakioko gazteak gure alternatibak eraiki behar ditugulako, gaztetxea gure kontu ireki behar izan dugu, udalak ez digulako inolako laguntzarik ez elkarrizketa tarterik eskeintzen. Beraien helburu bakarra, desgaste ekonomikoa eta gazte kritikoak zapaltzea baino ez delako.
Gaur egun, gaztetxea kulturalki herrian erreferente bilakatzeko helburua dugu. Gune askea izateaz gain, iritzi eta kolore desberdinetako jendea barne hartuko duen gaztetxea bihurtuko dugu, euskalduna, parekidea, elkarlan eta autojestioan oinarritua.
Badakigu desalojoaren mamua gainean daukagula, baina argi dugu kale gorrian geratzearen erantzule bakarra udala dela, gure eskaera eta beharrizanei entzungor egiteagatik eta herritarren erabakiak ez errespetatzeagatik. Honen aurrean, gazteok, gure bidea jarraitzeko konpromezua hartu dugu gure erabakiak gauzatuz eta esparru askeak bilatuz.

No hay comentarios: