Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluaren oharra:
Bilboko 7Katu Gaztetxearen hustearen aurrean, iritzia plazaratu nahi du Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak.
Lehenik eta behin, gaztetxe eta espazio autogestionatuek betetzen duten funtzioa goraipatu nahi dugu. Gazteok, gure kabuz, gure beharren arabera eraikitako espazioen beharra dugu. Helduen boteretik
gure beharrak zeintzuk diren, zer egin behar dugun eta zer egin behar ez dugun etengabean inposatzearekin gogaiturik gaude. Eta zentzu honetan, gazteok gure kabuz espazio propioak eta alternatibak eraikitzen aritzea txalogarri irizten dugu.
Bestalde, salatu nahi dugu, gazteon beharrei erantzuteko komunikazio eta parte hartze bideak zabaldu beharrean, gazteon premien neurrira diseinatu politikak bultzatu beharrean, bestelako eginkizunetan dihardutela sarri udal instituzioek. Tristea deritzogu, gazteon beharrei Ertzaintzaren hamaikagarren desalojoaz erantzutea.
Alta, zorionez, Euskal Herriko hainbat herritan bestelako eredurik ezagutu dugu ere; udaletxe eta gazteen arteko elkarlanean, elkarrizketan, parte hartzean eta errespetuan oinarrituak. Eta bide horretan, deia luzatu nahi diegu udal instituzioei, gazteen autogestioa eta parte hartzea errespetatu eta sustatu dezaten. Oro har, gazteen hitza entzun dezaten eta gazteen arazoei konponbideak ematea helburu izango duten gazte-politikak garatu ditzaten.
Azkenik, gure babesa adierazi nahi diegu Bilboko 7Katu Gaztetxeko gazteei, baita gure animoak eman, orain artean bezala gazteoi zabalduriko espazioak eraikiz
No hay comentarios:
Publicar un comentario