miércoles, 11 de marzo de 2009

martes, 10 de marzo de 2009

eHgk-k gaztetxeek betetzen duten funtzioa goraipatu du

Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluaren oharra:

Bilboko 7Katu Gaztetxearen hustearen aurrean, iritzia plazaratu nahi du Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak.

Lehenik eta behin, gaztetxe eta espazio autogestionatuek betetzen duten funtzioa goraipatu nahi dugu. Gazteok, gure kabuz, gure beharren arabera eraikitako espazioen beharra dugu. Helduen boteretik gure beharrak zeintzuk diren, zer egin behar dugun eta zer egin behar ez dugun etengabean inposatzearekin gogaiturik gaude. Eta zentzu honetan, gazteok gure kabuz espazio propioak eta alternatibak eraikitzen aritzea txalogarri irizten dugu.

Bestalde, salatu nahi dugu, gazteon beharrei erantzuteko komunikazio eta parte hartze bideak zabaldu beharrean, gazteon premien neurrira diseinatu politikak bultzatu beharrean, bestelako eginkizunetan dihardutela sarri udal instituzioek. Tristea deritzogu, gazteon beharrei Ertzaintzaren hamaikagarren desalojoaz erantzutea.

Alta, zorionez, Euskal Herriko hainbat herritan bestelako eredurik ezagutu dugu ere; udaletxe eta gazteen arteko elkarlanean, elkarrizketan, parte hartzean eta errespetuan oinarrituak. Eta bide horretan, deia luzatu nahi diegu udal instituzioei, gazteen autogestioa eta parte hartzea errespetatu eta sustatu dezaten. Oro har, gazteen hitza entzun dezaten eta gazteen arazoei konponbideak ematea helburu izango duten gazte-politikak garatu ditzaten.

Azkenik, gure babesa adierazi nahi diegu Bilboko 7Katu Gaztetxeko gazteei, baita gure animoak eman, orain artean bezala gazteoi zabalduriko espazioak eraikiz

Bilboko 7Katu Gaztetxea desalojatzen ari dira

Gaur goizean ertzaintzak Bilboko 7Katu Gaztetxea laugarren aldiz desalojatu du. Goizean zehar gazteak gerturatzen joan dira eta jada hainbat kalejira burutu dituzte Alde Zaharrean zehar. Arratsaldean kalejira antolatu dute 19.00tan plaza berritik abiatuta.

Atzo iluntzean Alde Zaharreko Gazte Asanbladakoak ohartu ziren gaztetxe inguruan leiho tintadun furgoneta sospetxoso bat ikusi zuten. Hori dela eta gaztetxeko hainbat kidek gaua gaztetxean igarotzea erabaki zuten.

Gaur goizean gaztetxean lo egin dutenek alde egin dutenean ordea, gaztetxea hutsik geratu dela baliatuta 9.45ak aldera ertzaintza etorri eta gaztetxea desalojatzeari ekin dio.

Handik gutxira hainbat gazte gertutratzen joan dira. Ertzaintzak ez du uzten gaztetxera hurbiltzea baina pixkanaka gazteak pilatuz joan dira inguruetan. Desalojoaren aurka ohikatzen hasi direnean ertzaintzak modu bortitzean 4 gazte identifikatu ditu eta gazte bat kolpatu du.

Goizean zehar gazteek hainbat kalejira burutu dituzte Alde Zaharrean zehar, margoketak eginez eta kartelak jarriz batera. Gazte Asanbladakoek gaur 19.00tan plaza berritik abiatuko den manifestaldian parte hartzeko deia luzatu dute.

7Katu Gaztetxeak bi urte bete zituen urte bukaeran, eta haren ibilbidean hamaika jarduera, 3 desalojo, 4 okupazio eta auzoa bizirik mantentzeko hautu sendoa erakutsi du.

domingo, 1 de marzo de 2009

MUNIPAS

Una vez mas la policia municipal nos toca los cojones.
Este sabado 28 de feberero cinco patrullas de la policia municipal se acercaron al gaztetxe, donde identificaron a un joven.
La desagradable visita de estos perros fue debida a que en el interior del gaztetxe se estaba celebrando un concierto, en el cual no se molestaba a nadie y a las 00:30 finalizo. Fue entonces cuando los siervos de Azkuna adentraron en el local.